Euskadi.net
Español Euskara Kulturklik
Euskal Kulturaren Gune Elkarreragilea
español
Hasiera » Edukiak » “ZINEMA EUSKARAZ GABONETAN” (programako filmak...

"ZINEMA EUSKARAZ GABONETAN" (programako filmak streaming bidez)

2011-12-20

Zinema Euskaraz ekimenak euskara kultur komunikaziorako tresna gisa bultzatu nahi du, eta horren erabilera aisialdian ere normalizatu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren programak bost bide jorratzen ditu: areto komertzialetako estreinaldiak, DVDak merkaturatzea, aipatutako webguneetako streaming emanaldiak, herrietako aretoetako emanaldiak eta ikastetxeekin egindako lana.http://www.kulturklik.euskadi.net/wp-content/uploads/2010/12/spotzinemaeuskarazeusk.flv

 
Edukiak partekatu:
  • E-posta
  • Del.icio.us
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • FriendFeed
  • LinkedIn
  • Twitter
  • Identi.ca
  • Bitacoras.com
  • Meneame
  • Aupatu
  • Zabaldu
  • PDF

Kategoriak: Ikus-entzunezkoak, Kultura Euskaraz

Etiketak: , , , , , ,

Eduki interesgarri gehiago:

38 iruzkin
  1. avatarra
    01
    Iñaki Biain - 2010-12-22 19:52

    Filmak ikusi ahal izateko gonbidapenak banatuko dituzuela diozue. Zer egin behar da gonbidapen bat eskuratzeko?

  2. avatarra
    02
    Kulturklik - 2010-12-23 9:18

    Egun on:

    Ez da gonbidapenik beharko. Pelikularen izenburuan klikatuta, berari dagokion fitxan sartuko zara, eta hor aurkitu duzun “Filma ikusi” lotura sakatuta pelikula ikusi ahalko duzu.

    Ondo izan.

    Kulturklik

  3. 04
    Gabon jai zoriontsuak euskaraz eta urte berri on! | Debabe Udal Euskaltegia - 2010-12-27 17:14

    [...] Lehenengo hiruhilekoa amaitu da, eta orain oporrak ditugu euskaltegian Errege ondoren arte. Hala ere, ez ahaztu oporretan ere euskaraz gozatzeko aukera ugari ditugula. Esaterako, hor dugu filmak euskaraz ikusteko aukera EITBren atarian edo Kulturkliken. [...]

  4. avatarra
    05
    Iker - 2010-12-30 9:03

    Noiz arte izango dira ikusgai?

  5. avatarra
    06
    Kulturklik - 2010-12-31 11:32

    Kaixo, Iker:

    Momentuz ez dago datarik zehaztuta; beraz, lasai asko ikus ditzakezu oraindik.

    Kulturklik

  6. 07
    Euskarak tokirik ez zinema-aretoetan | Aisia.net – Bloga - 2011-01-4 16:05

    [...] ikusteko aukera urriak badira, etxean ikusteko beste aukera berri batzuk eskaintzen dizkigute Kulturklik web [...]

  7. 08
    Profesor de ELE en apuros » Blog Archive » Eco de otros blogs: Forvo y Zinema euskaraz - 2011-01-16 11:58

    [...] otro lado, no quería dejar pasar la oportunidad de mencionar la iniciativa de Zinema Euskaraz Gabonetan, que pone a nuestra disposición en streaming 30 películas en euskera. Sobre todo recomendaría [...]

  8. avatarra
    09
    Amonamantangorri - 2011-01-17 15:48

    Filmen artean “Ander”, “80 egunean” daude, eta pozten naiz. Hauetako egun batean ikusiko ditut.

    Hala ere, ez dut inoiz entenditu, ezta entendituko ere, erdarazko “film baskoak”, edo Euskal Herriko zuzendari batek egindakoak, euskaratzeko zaletasun hori. Ez dago inongo beharrik normalizazioaren ikuspegitik, ez eskaririk publikoaren aldetik, ez irizpide koherenterik, ez hanka, ez buru, ez deus.

    Euskaldunoi ez zaizkigu interesatzen, ezinezkoa da-ta hain subproduktu eskasa interesgarria izatea.

    Harry Potter baldin bada, berdin-berdin zait euskaraz nahiz erdaraz ikustea, baina nik Alex Angulo, Hector Alterio, Juan Jose Ballesta, Lucio Urtubia, Willy Toledo eta Santiago Segura nahiago ditut beraien bozarekin eta bertsio originalean.

    Kontuan hartu, gainera, ergelkeria honetan diru publikoak xahutzen direla. Lagundu euskal zineari.

  9. 10
    Interneteko baliabideak hobeto bizitzeko :) : Egizu.org - 2011-02-8 12:29

    [...] Zinema euskaraz, 30 film sarean ikusteko aukera. [...]

  10. avatarra
    11
    b. - 2011-04-11 3:02

    Kaixo!
    Saiatu naiz behin eta berriro kulturkliken dauden euskarazko filmak ikusten eta beti mozten dira. Gainera, kalitatea ez da oso ona. Espero dut zerbitzua hobetzea, ideia zoragarria da eta.
    Eskerrik asko eta ondo izan!

  11. avatarra
    12
    Kulturklik - 2011-04-11 15:01

    Kaixo:
    Jaso dugu zure kezka. Ze nabigatzaile erabiltzen duzu? Guk ez dugu inolako arasorik filmak ikusi ahal izateko.
    Zure erantzunaren zain, ondo segi…
    Kulturklik.

  12. avatarra
    13
    mikel - 2011-06-1 18:14

    aupa!

    Ba al daki norbaitek filme hauek deskargatzeko aukerarik badagoen??

  13. avatarra
    14
    Kulturklik - 2011-06-1 20:50

    Kaixo! Ez, ez dago aukerarik. Streaming bidez bakarrik ikus daitezke. Ondo segi. Kulturklik.

  14. avatarra
    15
    Eneko Irastorza - 2011-12-8 17:25

    “Zinema euskaraz” egitasmoaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahiko nuke horren inguruan proiektu bat egiteko asmoa dut eta informazioa behar dudalako.
    Adibidez, zer irizpide dauzkazue filmak aukeratzeko? Zergatik batzuk zineman bai, baina DVDan ez dira argitaratzen? Zenbat balio du film bat bikoizteak? Eta zenbat azpitituluak gehitzeak? Zergatik euskaraz dauden film asko ezin dira inon erosi? (Ander filma, esaterako) Zergatik film batzuen DVD edizio batzuek euskarazko aukera dute eta beste batzuek ez (Dark Water, adibidez)? Zergatik film batzuk euskara bikoizten dira eta gero ezin dira inon ikusi? (Quiero ser como Beckham, Los chicos del coro, besteak beste).

  15. avatarra
    16
    Eneko Irastorza - 2011-12-8 17:40

    Zergatik ez dituzue Berria egunkariarekin batera argitaratzen? (jendeak erosiko lituzke, behintzat, hemengoak direnak eta kalitate aldetik onak direnak (Ander, Arriya, Gartxot…) Zergatik ez dituzue aurretik klasean lantzeko unitaterik prestatzen gero ikasleek zineman ikusteko? Izarren argia DVDarekin batera unitate didaktikoa ere gehitzen dute… Helburua ahalik eta jende gehienera iristea bada, horrelako ekintzek asko lagunduko lukete? Zergatik ez dago estreinaldiak noiz izango diren eta noiz iragartzen duen webgunerik? Zergatik hori ez da ikastetxe, euskaltegi, eta abarretara bidaltzen?

  16. avatarra
    17
    Eneko I. - 2011-12-8 17:43

    Zergatik beti berandu jakiten dugu filma noiz estreinatuko den eta beti gure kabuz informazioa bilatzen dugulako? Zergatik ez duzue eskaintza berezirik egiten jendea zinemara joan dadin? Gartxot filmeko arduradunek gonbidapenak bidaltzen zituzten ahalik eta jende gehienek filma ikus zezan…

  17. avatarra
    18
    Eneko I. - 2011-12-8 17:46

    Zergatik ez da behar bezalako propagandarik egiten, behintzat, euskarazko hedabideetan? Eta ez soilik Berria egunkarian…
    Ekimena arrakastatsua izatea lortzeko propaganda ona egitea behar-beharrezkoa da, bestela usteak erdi ustel…!

  18. avatarra
    19
    Kulturklik - 2011-12-9 6:39

    Kaixo Eneko

    Zinema Euskaraz programak euskarazko zinema hedabide desberdinetan hedatzeko helburua du. Aurrekontu mugatua duenez ez da azpitutuluetan sartzen, edo oraindik ekoizten ari diren filmak laguntzen. Gabonetako zinemetako kanpainaz gain, urte osoan hainbat film streaming bidez dohainik ikusi ahal izan dira (oraindik ere aukera hori badago, besteak beste aipatzen duzun Ander filma: http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/eu/ander-roberto-caston/). Hortik aurrerako merkaturatzea (DVDak etab) ez dago Zinema Euskaraz programaren barruan, eta ekoiztetxe eta banatzaile bakoitzaren hautamenera gelditzen da.

  19. avatarra
    20
    Eneko I. - 2011-12-9 14:53

    Ados! Mila esker hain azkar erantzuteagatik.
    Gauza da filmak ere, besteak beste, ikusle mota bati zuzenduta egon daitezke, alegia, euskara ikasten ari diren horiei begira (zinema euskaraz-eko filmak zinemara ikustera joan naizen guztietan euskaltegiko ikasleak batez ere ikusi ditut). Eta beste ikasle asko gogoz geratu dira euskara aldetik ulertzen ez dutelako… azpitituluek lagun hauek zinemara joaten lagunduko lukete…kontuan hartzeko kontua, nire ustez…
    Eta DVDan merkaturatzearena ere kontuan hartu beharko litzateke, zinema euskaraz-eko filmek astebete irauten dutelako eta jende askok berandu jakiten duelako eta filma ikusi nahi dutenerako berandu denez, DVDan egongo balitz, agian erosiko lukete, nahi dutenean ikusteko, Internetera konektatuta egon gabe…
    Gainera, bikoizketa lana eginda, azpititulatzea, duela hamar bat urte behintzat, 20 aldiz merkeago zen…beraz, diru inbertsioa ez da horren handia… eta azpitituluek jende asko erakarriko lukete eta hori da egitasmoaren helburua, ezta? Euskararen erabilera ahalik eta eremu gehienetara hedatzea. Ikusi bestela beste hizkuntza batzuk ikasteko, hizkuntza horietan egiten duten lana azpititulatzeko… Berez, bikoizketarako lehenengo transkribatu behar duzu, ezta?
    Proposamenak dira, kontuan har daitezkeen proposamenak, ezta?
    Bukatzeko, 2011ko Zinema euskaraz-eko film guztiak ikusi eta jendea zinemara “eraman” duen ikusle bakanetakoa naizela jakin behar duzue…

  20. avatarra
    21
    Eneko I. - 2011-12-9 14:55

    Durangon banatzen zenuten esku-orrian “Euskal Pilota: Larrua Harriaren Kontra” filma iragartzen zenuten, baina non dago film hori? 30eko zerrenda horretan ,behintzat, ez dut ikusi…

  21. avatarra
    22
    Eneko I. - 2011-12-9 14:57

    Gainera, film batzuk ez dira areto guztietara heldu…NEDS eta ORDEZKO ANDEREÑOA filmak, bederen, Gasteizen ez dituzte proiektatu…

  22. avatarra
    23
    Eneko I. - 2011-12-9 14:59

    Proposamenak bota ostean, 2012rako emango duzuen filmen bat aurreratu dezakezue? (nahiz eta estreinaldi data agian jakingo ez duzuen…)

  23. avatarra
    24
    Eneko I. - 2011-12-9 15:27

    Eta Gabonetarako DVDrik aterako duzue? Zein(tzuk)?

  24. avatarra
    25
    Eneko I. - 2011-12-21 22:24

    Foroko arduraduna oporretan joan da? Erantzun diezadakeen norbait hor al da?

  25. 26
    Zinema Euskaraz | cambiando de tercio - 2011-12-23 7:08

    [...] Zinema Euskaraz por cambiando de tercio Por segundo año consecutivo desde Kulturklik se puede acceder al programa Zinema Euskaraz. [...]

  26. avatarra
    27
    jmbarandiaran (@jmbarandiaran) - 2011-12-23 7:57

    RT @kulturklik: “ZINEMA EUSKARAZ GABONETAN” (películas del programa en streaming) – http://t.co/D91Kzbw8 #zinemaeuskaraz

  27. avatarra
    28
    amaia ocerin (@amaia_ocerin) - 2011-12-23 8:55

    RT @kulturklik: “ZINEMA EUSKARAZ GABONETAN” (películas del programa en streaming) – http://t.co/D91Kzbw8 #zinemaeuskaraz

  28. avatarra
    29
    nere (@maiuki81) - 2011-12-23 11:36

    RT @kulturklik: “ZINEMA EUSKARAZ GABONETAN” (películas del programa en streaming) – http://t.co/D91Kzbw8 #zinemaeuskaraz

  29. avatarra
    30
    Patxi Suarez (@PatxiSuarez) - 2011-12-23 15:30

    RT @kulturklik: “ZINEMA EUSKARAZ GABONETAN” (películas del programa en streaming) – http://t.co/D91Kzbw8 #zinemaeuskaraz

  30. 31
    Zinema euskaraz, sarean eta doan – zuzeu.com - 2011-12-30 10:48

    [...] hauetako arratsalde  ilun eta hotzetarako primerako plana duzue Kulturklik.com webgunean. Eusko Jaurlaritzaren “Zinema Euskaraz” ekimenak 43 film jarri ditu guztion eskura [...]

  31. avatarra
    32
    Kulturklik - 2011-12-30 10:50

    Mila esker zuen gomendioagatik. Ondo segi. Kulturklik.

  32. 33
    Aldaba » Blog Archive » ZINEMA EUSKARAZ, SAREAN ETA DOAN - 2011-12-31 14:52

    [...] BERRI kategorian | Haripidetu Gabon hauetako arratsalde ilun eta hotzetarako primerako plana duzue Kulturklik.com webgunean. Eusko Jaurlaritzaren “Zinema Euskaraz” ekimenak 43 film jarri ditu guztion eskura sarean [...]

  33. 34
    MATXALDE IKAS | ZINEMA EUSKARAZ IKUSI NAHI? - 2012-01-1 21:39

    [...] Gabon hauetako arratsalde  ilun eta hotzetarako primerako plana. Eusko Jaurlaritzaren “Zinema Euskaraz” ekimenak 43 film jarri ditu guztion eskura sarean streaming bidez doan ikusteko zuen ordenagailuetan edota internetera konekta daitezkeen telebistetan. Klikatu eta aukeratu zure filma:ZINEMA EUSKARAZ GABONETAN  [...]

  34. 35
    ZINEMA EUSKARAZ, SAREAN ETA DOAN | Aisia.net – Bloga - 2012-01-2 9:05

    [...] hauetako arratsalde ilun eta hotzetarako primerako plana duzue Kulturklik.com webgunean. Eusko Jaurlaritzaren “Zinema Euskaraz” ekimenak 43 film jarri ditu guztion eskura [...]

  35. avatarra
    36
    Jaione - 2012-01-8 17:21

    Lehenik eta behin iniziatiba hau eskertu nahi dizuet. Euskeraz egiten diren filmak ez dute promozio handirik eta horrelako gauzak egitea on ona da gure kulturarentzat.
    Askok bezala, filmen erreprodukzioa noiz bukatzen den jakin nahiko nuke.

  36. avatarra
    37
    Kulturklik - 2012-01-9 11:27

    Kaixo Jaione: Kulturklik ez da kanpaina honen arduraduna. Horretarako eitb.com-engana jo beharko. Mila esker eta ondo segi. Kulturklik.

  37. avatarra
    38
    neregauzak (@neregauzak) - 2012-02-2 8:59

    @foteropanico @tipitto streaming bidez ikusi dezakezue, “todo legal” ;o) http://t.co/YG2Ob7Jy

Iruzkinak egin

RSS 2.0 Feed-en bidez, sarrera honek izandako edozein erantzunen jarraipena egin dezakezu. Trackback edo erantzun bat utz dezakezu.
Izena (*)

E-posta (ez da argitaratuko) (*)

Webgunea
Iruzkina