Kultura 2.0 – Prestakuntza Koadernoak (Eduki digitalak zabaltzeko eta zaintzeko formatuak)
Kultura 2.0 ekimenaren barruan, Kultura 2.0 – Prestakuntza Koadernoak bilduma prestatu eta hedatzen hasi da Kulturaren Euskal Behatokia, EAEn kultura sektorean ari diren enpresei (batik bat ETEei) eta profesionalei ezagutza, berrikuntza eta jokabide egokien berri emateko asmoz.
Kultura 2.0 deritzon horretan prestatzeko premia igarri dute enpresa eta profesional horiek, esparru horretako bilakaerari, tresna berriei, prestazioei eta zerbitzuei egokitzeko beharra. Eta, hain zuzen, eskaera horri erantzuteko prestatu dira koaderno hauek.
Premiak zein diren zehazteko prozesuan, EAEn kultura-sektorean ari diren eragileek parte-hartze aktiboa izan dute, lan-taldeen bidez. Hasierako diagnostiko hori osatu eta dinamikotasun handiago emateko, aurrerantzean iruzkinak eta proposamenak jasotzen jarraituko dugu, hurrengo aleetan lan litezkeen gai gehiago eskuratu ahal izateko.
Espero dugu ekimen honen bidez tresnak eta metodologia egokiak eskainiko dizkiegula kultura-jardueretan ari diren enpresa eta profesionalei, web 2.0aren garapenari moldatzeko aukera izan dezaten.
Dokumentu osoa [PDF - 2,15 MB]
Kategoriak: Arlo berriak, Diseinua, Bestelakoak, Arte eszenikoak, Artisautza, Artxibategiak, Liburutegiak eta Mediatekak, Ikus-entzunezkoak, Ikusizko arteak, Joerak, Kultura Euskaraz, Literatura, Museoak, Ondarea, musika
Etiketak: kultur eragileak, kultura 2.0, kultura saila, kulturaren euskal behatokia













