"50eko hamarkadako euskal literatura (3): Antzerkia eta hamarkadaren ikuspegi orokorra" (Sudupe, Pako)

Hiru liburukik osatutako ikerlana da “50eko hamarkadako euskal literatura”: “1 – Hizkuntza eta ideologia eztabaidak“, “2 – Kazetaritza eta saiakera” eta “3 – Antzerkia eta hamarkadaren ikuspegi orokorra”.
Hirugarren liburuki honen lehen zatian, garaiko antzerkigintzari erreparatu dio ikerlariak, garrantzi berezia emanez, ezinbestean, Piarres Larzabalek Ipar Euskal Herriko antzerkigintzaren eraberritzaile gisa egindako lanari; Telesforo Monzonek Larzabalekin batera egindako lana ere ekarri du gogora. Hego Euskal Herrian egindako antzerkiaren zati handi bat, zentsura politikoaren ondorioz, 36ko gerraren aurretik idatzitako lanetan oinarritu zen neurri handi batean. Mereziko luke, Suduperen ustez, zentsurak garai hartan ezkutuan utzitako lanetako batzuk berreskuratzea, Antonio Maria Labaien, Salbatore Mitxelena, Nemesio Etxaniz eta Jon Etxaiderenak, besteak beste.
Hirugarren liburukiaren bigarren zatian, «sintesia» egiten saiatuta, 50eko hamarkadako euskal literaturan egia agertzeko gogoa agertu zela dio Sudupek: egia politikoa, egia historikoa, egia pertsonala… «Gerra aurrean ez zegoen horrelakorik, eta gerra ondoan agertu zen lehenbiziko aldiz euskal literaturan».
Izenburua: 50eko hamarkadako euskal literatura (3)
Azpititulua: Antzerkia eta hamarkadaren ikuspegi orokorra
Egilea: Sudupe, Pako
Orrialdeak: 242
Hizkuntza: Euskara
Bilduma: Bila
Salneurria: 24,00 €
ISBN: 978-84-938329-6-4
Argitalpen-data: 2011ko apirila
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Iturria: berria.info
Lizentzia: Copyright
Kategoriak:
Kultura Euskaraz, Literatura
Etiketak:
argitaletxeak, berria.info, eragileak_euskara, eragileak_literatura, euskara, idazleak, liburuak, pako sudupe, utriusque vasconiae





















