Ezpalak, festival internacional de danza tradicional 2010
Aurtengo Ezpalak jaialdian dantza-jauziak izango ditugu ardatz, eta maiatzaren 29an Iruñean, eta 30ean Eibarren, talde eta dantzari bikainen eskutik dantza-jauzien eredu, estilo eta tradizio desberdinak ikusi eta ezagutzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, dantzaldia ireki eta edonork parte hartu eta gozatu ahal izateko dantza-jauzien ekitaldiek osatuko dute gure jaialdia.

Dantza-jauziak egiteko modu desberdinak ekarriko ditu 2010eko ezpalak jaialdiak: Lapurdi eta Nafarroa Beherean dantza-jauziak egiteko izan diren eredu desberdinak ekarriko ditu Maritzuli konpainiak Aiko taldearen musikak lagunduta. Argia dantzari taldeak 60ko hamarkada bukaeran Zuberoan eta Nafarroan Beherean ikasitako dantza-jauzien tradizioa aurkeztuko du. Biarnoko musikari eta dantzari talde batek Ossau bailarako sauts edo jauziak eskainiko ditu. Luzaideko dantzariek, Nafarroa Garaia eta Behearen arteko mugan bolantek dantzatzen dituzten jauziak ekarriko dituzte . Baztandar dantzari talde batek baztango mutil-dantzak eskainiko ditu.
Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten.
Ezpalak dantza-jauzien jaialdiaren egitaraua
Maiatzak 29, larunbata, Iruñea
17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna
18:00 Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
- Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)
- Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
- Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
- Luzaideko bolant-dantzariak – Luzaide (Nafarroa)
- Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
- Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Danza-jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena egingo du Aikok.
Maiatzak 30, igandea, Eibar (Eibarko Euskal Jaiaren baitan)
12:30 Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
- Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
- Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
- Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
- Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
- Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Danza-jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena egingo du Aikok.
17:00etan Erromeria Aiko taldearekin.
Fuente: Ezpalak
Licencia: Creative Commons by-sa
Categorías: Artes escénicas
Etiquetas: aiko taldea, argia dantzari taldea, baztandarrak, festivales de danza, festivales, kezka dantza taldea, luzaideko bolant-dantzariak, maritzuli konpainia, osseau haraneko musika eta dantza













