EU | ES
SuscríbeteSuscríbete ContactoContacto
Inicio » Actualidad » Bizkaiko Foru Aldundiak 562.000 euro baino gehiago erabili...

Bizkaiko Foru Aldundiak 562.000 euro baino gehiago erabiliko ditu, museo-erakunde batzuen jarduerak finantzatzeko|La Diputación Foral de Bizkaia destina más de 562.000 euros para financiar actividades de distintas entidades museísticas

2011-03-22

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak erabaki du Bizkaiko museo-erakunde batzuek aurten egingo dituzten jardueren zati bat diruz laguntzea. Zehazki, kapitulu horretarako 562.200 euroko kopuru bat bideratuko da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak zenbateko hori honela banatzea erabaki du: 202.000 euro Balmasedako Boinas La Encartada Kultur Ingurunea Fundazioarentzat, 106.000 euro Gernikako Bakearen Museoa Fundazioarentzat eta 64.000 euro Abanto Zierbenako Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioarentzat.

Halaber, Ziortza-Bolibarreko Udalari 54.400 euro emango zaizkio, Simon Bolibar Museoan erabiltzeko, eta Estanislao J. de Labayru Elizbarrutiko Ikastegiari, 45.000 euro, etnografia-jardueretarako.

Era berean, Bizkaia Zubia kudeatzen duen “Transbordador de Vizcaya, S.L.” sozietateak 25.800 euroko diru-laguntza jasoko du –zubia monumento historiko-artistiko eta gizadiaren ondaretzat jo zuen UNESCOk, 2006. urtean-, oinezkoentzako pasabidean egingo diren jardueretarako.

Azkenik, Bizkaiko Foru Erakundearen diru-laguntza honako hauek ere jasoko dute: Medikuntza eta Zientzia Historiaren Museoa Fundazioak(23.000 euro); Durangoko Astarloa Kulturgintzak (19.000 euro) udalerri horretako Arte eta Historia Museorako; “Hermandad de Cofradías Penitenciales de Bilbao”k (15.000 euro), Aste Santuko Pasoen Museoaren zati bat finantzatzeko, eta Elorrioko Dominicas Convento Santa Ana-Valentín de Berriotxoa Museoak (8.000 euro).

El Consejo de Gobierno de la Diputación Foral de Bizkaia ha acordado el subvencionar, parcialmente las actividades que, durante el presente año, realicen distintas entidades museísticas vizcainas. Concretamente, se destina a este capítulo una cuantía económica cifrada en 562.200 euros.

El departamento de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia ha decidido distribuir el citado dinero de la siguiente forma. Para la Fundación Boinas La Encartada Kultur Ingurunea “Boinas La Encartada Museoa” de Balmaseda 202.000 euros; a la Fundación Museo de La Paz de Gernika 106.000 euros; a la Fundación Museo de la Minería del País Vasco-Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa en Abanto Zierbena, un total de 64.000 euros.

Al Ayuntamiento de Ziortza-Bolibar, con destino al Museo Simón Bolíbar, 54.400 euros, y al Instituto Diocesano Estanislao J de Labayru, para actividades etnográficas, 45.000 euros.

También recibirá una subvención, por una cuantía de 25.800 euros, la empresa el Transbordador de Vizcaya que gestiona el Puente Bizkaia, más conocido como Puente Colgante, que fue declarado Monumento Histórico Artístico y Patrimonio de la Humanidad en 2066 por la UNESCO, para actividades que se desarrollen en su pasarela peatonal.

Por último, el resto de entidades que recibirán la ayuda económica de la institución foral vizcaina son la Fundación Museo Vasco de la Historia de la Medicina y de la Ciencia (23.000 euros); Astarloa Kulturgintza de Durango para el Museo de Arte e Historia de dicha localidad (19.000 euros); 15.000 euros a la Hermandad de Cofradías Penitenciales de Bilbao para financiar parcialmente el Museo de los Pasos de Semana Santa y, a Dominicas Convento Santa Ana-Museo Valentín de Berriotxoa Museoa, sito en el municipio de Elorrio, con 8.000 euros.

Edukiak partekatu:|Comparte este contenido:
  • E-posta|E-mail
  • Del.icio.us
  • Facebook
  • FriendFeed
  • LinkedIn
  • Twitter
  • Google+
  • PDF

Dejar un comentario

Puede seguir cualquier respuesta a esta entrada a través del RSS 2.0 Feed. Puede dejar una respuesta o trackback.